Hiriko Gizarte Kontseiluak Estrategia 2020 Donostiaren proposamenari ekarpenak egin zizkion (aurrerantzean E2020DSS), edo gauza bera dena, egungo Plan Estrategikoari erreleboa hartuko dion 2010-2020 Plan Estrategikoari. Gizarte Kontseilua hiritarren ordezkaritzan organo gorena da eta bertan hiriarekin lotutako erakundeen gehiengoak du ordezkaritza, hiritar anonimoekin batera.
LEER NOTICIA →Berriak
Donostia, Euskadin aldaketa klimatikoaren aurkako laborategia duen lehen hiria
Estatu mailan aitzindaria den Sensornet Donostia proiektuak denbora errealean hiriko guneetan CO2 igorpenak neurtzea ahalbidetzen du. Fatronik-Tecnaliak sortutako sentsorearen bidez jasotako datuak Barcelona Supercomputing Center delakora (airearen kalitatearen motorizazioan eta aldaketa klimatikoan erreferentziazko Europako gunea) bidaltzen dira, aztertu eta ingurumenean duen eragina baloratu dadin.
LEER NOTICIA →
Biodonostia abian da
Pasa den azaroaren 15ean inauguratu zen ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Ikerketako aurreneko Institutua, Biodonostia. Patxi López lehendakaria, Cristina Garmendia Zientzia eta Ikerketako ministroa, Markel Olano Diputatu nagusia eta Odón Elorza Donostiako alkatea bertaratu ziren Zentro berritzaile horren irekiera-ekitaldira.
LEER NOTICIA →2016, gero eta hurbilago
Iraileko berria izan da, 2010. urtekoa, esan genezake, beldurrik gabe. Donostiak, 2016an Europako kultur hiriburu izateko lehian, lehendabiziko final handia gainditu du. Eta nota onarekin gainera, azken fasera zein hiri pasako ziren erabaki zuen epaimahaiko kideek, Donostiak aurkeztutako proiektuak “hunkitu zituela” komentatu zuten eta.
LEER NOTICIA →Ongi etorri, Mr. Putman
Robert D. Putman, Barack Obama, AEBetako Presidentearen eragin handieneko aholkularietako bat da. Unibertsitateko ikasle zeneko garaitik ezagutzen du eta bere inguruan entzuteko gaitasuna eta enpatia nabarmentzen zaio.
LEER NOTICIA →Donostiak Adinarekin Lagunkorrak diren Hirien Sarearekin atxikimendu ziurtagiria jaso du
Marisol Garmendia, Berrikuntzako zinegotzi delegatuak, John Beard, Adinarekin lagunkorrak diren Hirien Sareko presidentearen eskutik jaso zuen, Donostia Sareko kidea dela adierazten duen ziurtagiria, ekainean New York hiriarekin gertatu zen bezala.
Entrega, Donostiako udalan burutu zen lan jardunaldian gauzatu zen eta bertan estatu osoko hirietako ordezkariez gain, honen presidentea den John Beard Doktorearen hitzaldia izan zen.
LEER NOTICIA →










