Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko lehen bilera egin zuen urtarrilaren 23an, aurtengo helburu nagusiak eta lan-dinamika adosteko.
LEER NOTICIA →Berriak
EKOS Jaialdiko sari-banaketarekin bukatutzat eman da gaur Gizarte Ekonomiaren Hiriburutza urtea
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak antolatutako EKOS Gizarte Ekonomiaren Jaialdiaren sari-banaketa egin da gaur goizean Kursaalen, gaztez eta gizarte ekonomiaren alorreko ordezkariz betetako auditorioaren aurrean. Donostia 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan antolatutako azken ekitaldia izan da; hiriburutzaren helburua, hain zuzen, Donostia bera eta lurraldea nazioarteko erreferente bihurtzen dituen eredu ekonomiko honen balioa agerian jartzea izan da, eta arrakasta kasuak ezagutaraztea.
Aukera berriak eskaintzearen garrantzia
Urtea amaitzeko egun gutxi falta diren honetan, Donostiako Gizarte Kontseiluak solasaldia antolatu du Radio San Sebastian irrati-katean, II. Gizarte Kontseiluaren sariko hiru finalistekin.
LEER NOTICIA →
II. Gizarte Kontseiluaren Sariko hiru proiektu finalisten arteko solasaldia, SER irratian
Gizarte Kontseiluak SER irrati katean antolatzen duen urteko hirugarren eta azken eztabaida-saioa emango dute bihar, abenduak 13, II. Gizarte Kontseiluaren Sariko hiru proiektu finalistekin.
LEER NOTICIA →ADSIS Fundazioak jaso du Donostiako Gizarte Kontseiluaren II. Saria
Donostiako Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur, azaroak 28, eta araudi organikoak ezartzen dituen karguak berritzeaz gain, II. Gizarte Kontseiluaren sariko diplomak banatu dituzte.
LEER NOTICIA →Azaroaren 28an berrituko da Donostiako Gizarte Kontseilua
Joan den maiatzaren 25eko udal hauteskundeen ondoren, Donostiako Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egingo du azaroaren 28an, asteartearekin, araudi organikoak ezartzen dituen karguak berritzeko. Berrikuntza hori korporazio-aldaketarekin egiten da, 4 urtean behin, erakunde eta kide guztien ordezkagarritasuna bermatzeko. Ondoren, Gizarte Kontseiluaren Sariaren bigarren edizioko sari-banaketa egingo da.
LEER NOTICIA →Donostia, Bordele, Tsukuba, Estrasburgo eta Torres Vedras hirietako buruzagiek balioan jarri dute Gizarte Ekonomiaren ekarpena
Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak antolatuta, Gizarte Ekonomiaren Europako Konferentzia egin da egunotan Donostian, Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren jarduera-programaren baitan.
LEER NOTICIA →
Aichiko Prefekturako ordezkaritza bat Euskadira etorri da, hiri adimendunen sustapenean erreferente diren hiriak aztertzera
Aichiko Prefekturako ordezkaritza bat Bilbon eta Donostian izan da egunotan, hiri adimendunen sustapenari buruz ikasten. Aichiko Prefaturako Batzarreko 15 diputatuk osatu dute ordezkaritza, eta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortarekin, Donostia Sustapena agentziako zuzendari-gerente Iñigo Olaizolarekin eta Tecnaliako Mugikortasun Iraunkor eta Adimentsuaren Estrategia-arduradun Javier Coletorekin elkartu dira gaur, Donostian.
LEER NOTICIA →Hirien metropolizazioak dituen erronkei buruzko eztabaidan izan da Donostia, Zaragozan
Zaragozako Udalak eta EBROPOLIS Hiriaren eta Inguruaren Garapen Estrategikorako Elkarteak antolatuta, Lurralde Plangintza Estrategikoaren Topaketaren hogeita seigarren edizioa ospatu dute egunotan. Hirien metropolizazio prozesuak planifikazio estrategikoaren alorrean planteatzen dituen erronkak izan dituzte aztergai, fenomeno hori hainbat ikuspegitatik jorratzeko. Donostiako Udalak, hiriko Estrategia Bulegoaren eta haren zuzendari Kepa Kortaren bidez, hartu du parte topaketan.
LEER NOTICIA →










