KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak urteko batzarrak egingo dituzte egunotan Donostian. EHLABE Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak, bestalde, 2022ko Memoria aurkeztu zuen atzo, maiatzaren 10ean, Kursaalean.
LEER NOTICIA →Berriak
Victor Meseguer: “Ekonomia sozialak hazten jarraitu dezan nahi dugu, ekonomia bidezkoagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko”
Victor Meseguer Espainiako Gobernuaren Gizarte Ekonomiarako komisionatu berezi berria da. Donostia 2023 Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren testuinguruan, CEPES Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresarien Konfederazioak urteroko Zuzendaritza Batzordea eta Batzar Orokorra egin zituen Donostian apirilaren 27an, eta ekitaldi horien harira Meseguerrek Donostiara egindako bisita baliatuz, elkerrizketa laburra egin genion.
LEER NOTICIA →Donostiako Gizarte Kontseiluak «Zinegotzi baten azalean» bideoa aurkeztu du
Gizarte Kontseiluaren eguneroko lana eta bertako kideak donostiarrei hurbiltzeko eta ezagutarazteko asmoz, elkarrizketa formatuko bideo-sorta bat prestatu du Kontseiluak, datozen hilabeteetan, apurka, argitaratuko direnak.
LEER NOTICIA →Donostiako Gizarte Kontseiluak legealdiko azken bilkura egin du, hiriaren inguruko hainbat ikuspegi aztertzeko
Donostiako Gizarte Kontseiluak atzo, apirilaren 19an, egin zuen legealdiko azken osoko bilkura udaletxeko areto nagusian. Daniel Zulaika presidenteak legealdiko lehen saioari erreferentzia eginez zabaldu zuen topaketa, hain zuzen, Covid19aren izurriak eragindako itxialdia baino astebete lehenago egin baitzen. “Hori ere gainditu dugu, eta hemen jarraitzen dugu, hiru urte geroago”, nabarmendu zuen.
LEER NOTICIA →
Donostia Lagunkoiak Boulevarden egindako topaketaren hamargarren urteurrena ospatu du gaur
Aurtengo ekainean hamar urte beteko dira Donostia Lagunkoiak Boulevardean antolatu zuen topaketatik; elkarretaratze hark proiektuaren oinarriak finkatzen lagundu zuen.
LEER NOTICIA →Pertsonak jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzeko beharra aldarrikatuko du Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzak
Pertsonak ekonomiaren erdigunean izango da 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren leloa. Donostian egoitza duen Gureak gizarteratze-enpresan egin da gaur, otsailak 24, irekiera-ekitaldia, eta bertan izan dira Hiriburutza babesten duten lau erakundeetako ordezkariak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua), baita gizartea egituratzeko eta kohesionatzeko duen ahalmenagatik, pisua eta garrantzia hartzen ari den Gizarte Ekonomiaren alorreko dozenaka enpresa, elkarte eta erakundetako arduradunak ere.
LEER NOTICIA →Hiritarrengandik eta hiritarrentzako garatutako ekimenen balioa
Donostiako Gizarte Kontseiluak hiritarren ekimen onenaren sariaren lehen edizioa antolatu zuen iaz, eta zortzi proiektu aurkeztu ziren deialdira. Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kideek osatutako epaimahaiak hiru nabarmendu zituen, eta lehen sari bat eta bi diploma banatu zitzaizkien abenduan, Gizarte Kontseiluaren osoko bilkuraren ondoren egin zen ekitaldian. Astelehenean, otsailak 20, SER irrati-kateko Hoy por Hoy San Sebastián programaren eztabaidan hartu zuten parte hiru proiektuetako ordezkariek.
LEER NOTICIA →Gizarte Kontseiluaren I. Sarian nabarmendutako proiektuak, Radio San Sebastián – SER irrati-katean
Donostiako Gizarte Kontseiluak SER irrati-kateko Hoy por Hoy San Sebastián saioan antolatzen duen urteko lehen saioa datorren astelehenean, otsailak 20, egingo dute. Bertan parte hartuko dute Gizarte Kontseiluak iaz banatu zuen hiritarren ekimen onenaren I. Sarian finalista suertatu ziren hiru proiektuetako ordezkariek.
LEER NOTICIA →Donostiako Gizarte Kontseiluak 2023ko udal aurrekontuei buruzko bilera informatiboa egin du
Hiriko Gizarte Kontseiluak atzo, urtarrilak 30, abiatu zuen urteko bilera-egutegia, 2023ko udal aurrekontuei buruzko informazio-saioarekin. Kerman Orbegozo Udaleko Ogasun eta Finantzetako zinegotzi ordezkariak egindako aurkezpena iazko abenduko osoko bilkuran egitekoa zen, baina saioa atzeratu beharrean izan ziren udalak Mugi txartelaren deskontuari egin beharreko ekarpena zehaztu arte, zenbatekoak eragin zuzena baitzuen aurrekontuan.
LEER NOTICIA →










