Berriak

Donostiako Gizarte Kontseiluak 2023ko udal aurrekontuei buruzko bilera informatiboa egin du

Hiriko Gizarte Kontseiluak atzo, urtarrilak 30, abiatu zuen urteko bilera-egutegia, 2023ko udal aurrekontuei buruzko informazio-saioarekin. Kerman Orbegozo Udaleko Ogasun eta Finantzetako zinegotzi ordezkariak egindako aurkezpena iazko abenduko osoko bilkuran egitekoa zen, baina saioa atzeratu beharrean izan ziren udalak Mugi txartelaren deskontuari egin beharreko ekarpena zehaztu arte, zenbatekoak eragin zuzena baitzuen aurrekontuan.

LEER NOTICIA →

Batzorde Iraunkorra 2023ko ekintzen egutegia ixteko bildu da

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko lehen bilera izan zuen asteazkenean, urtarrilak 25, 2023 honetarako ekintzen egutegia adosteko. Lehentasunen artean daude SER irrati-katean hiritarren intereseko gaien inguruan urtero antolatzen diren hiru eztabaidak eta gaurkotasunezko aztergaiak lantzeko proposatzen diren Topaketa saioak.

LEER NOTICIA →

Euskadiko eta Nafarroako kooperatiba-elkarteen arteko lehen topaketa egin da

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP), Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresek (ANEL) eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasunak (UCAN) Euskadiko eta Nafarroako Kooperatiben I. Foroaren lehen bilkura egin zuten atzo, urtarrilaren 25ean, Donostiako Miramar jauregian. Topaketak bat egiten du 2023ko Donostiaren Gizarte Ekonomia Hiriburutzarekin, azken honen helburua, lurraldeko esperientzia garrantzitsuak ezagutaraztea eta planteatzen dituen erronka nagusien inguruko eztabaida sustatzea baita.


LEER NOTICIA →

Herritarren Harrera Sareak jaso du Donostiako Gizarte Kontseiluaren I. Saria

Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko hirugarren eta azken osoko bilkura egin du gaur, abenduak 1. Urteko jardunaren balorazioa egiteaz eta ekitaldia ixteaz gain, 2022ko hiritarren ekimen onenaren Gizarte Kontseiluaren I. Sariak banatu dituzte finalisten artean. Daniel Zulaika Kontseiluaren presidenteak gidatu du saioa, Gemma Estevez Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidenteordea eta Eneko Goia Donostiako alkatea alboan zituela, eta hiriko kolektibo ezberdinek egindako lana balioan jarri du.

LEER NOTICIA →

Donostiak lanean jarraitzen du hiriko kutsadura murrizteko

Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Saileko zuzendari Josu Benaitok, Gazte Ekoliderrak 21-22 programako kide Maitane Müllerrek eta Emaus Gizarte Fundazioko marketin-zuzendari eta Donostiako Gizarte Kontseiluko kide Begoña Cabaleirok hartu dute parte Radio San Sebastian irrati-kateko Hoy por Hoy saioan, hiriko egungo kutsadurari buruz hitz egiteko.

LEER NOTICIA →

Donostia, 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburua

Espainiako Ekonomia eta Gizarte Lanetarako Ministerioak gaur goizean jakinarazi du Donostia izango dela 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburu. Hiriburutzaren helburua lurraldeko gizarte-ekonomia ikusaraztea, esperientzia garrantzitsuak ezagutaraztea eta erronka nagusien inguruko eztabaida sustatzea da.

LEER NOTICIA →

IMPULSAMOS


ALIANZAS