Berriak

Medikuntzaren aurrerapen nagusiak izan ditu aztergai Gizarte Kontseiluaren TOPAKETAk

Pilar Lekuona Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidenteak, Julio Arrizabalaga Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuko zuzendari zientifiko ohiak eta Itziar Vergara Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutuko lehen mailako arretaren arduradunak hartu zuten parte atzo, urriak 18, medikuntzaren azken hamarkadetako aurrerapen nagusiei buruz Donostiako Gizarte Kontseiluak antolatutako topaketan. Tabakalerako Z Aretoan izan ziren, gainera, osasunaren alorreko lurraldeko bost elkargo profesionaletako presidenteak (Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Albaitaritza eta Odontologia).

LEER NOTICIA →

Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko azken lauhilekorako jarduera-programa onartu du

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko hirugarren eta azken topaketa egin zuen atzo, irailaren 19an. Urteko azken lauhilekorako prestatutako jardueren egutegia izan zuten aztergai, eta Donostiako herritarrei eragiten dien ekimen onena saritzeko asmoz aurten sortutako Gizarte Kontseiluaren Sariaren lehen edizioko irabazlea ebatzi zuten. Garaileak Gizarte Kontseiluaren urteko azken bileran jasoko du garaikurra.

LEER NOTICIA →

Ekialdeko Barrutiaren Plan Estrategikoaren proiektua, herritarren parte-hartzearen bila

Martin Ibabe Ekialdeko Barrutiko Batzordeko lehendakari eta Donostiako Udaleko Kiroletako, Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi ordezkariak; Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariak; eta proiektuaz arduratzen den Paisaje Transversal enpresako Jon Aguirre arkitekto urbanistak agerraldia egin zuten atzo, ekainak 21, Tomasene kultur etxean, Ekialdeko Barrutiaren Plan Estrategikoaren proiektua aurkezteko.

LEER NOTICIA →

Abian da Ekialdeko Barrutiaren Plan Estrategikoa garatzeko prozesua

Donostiako Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta-Mirakruz auzoek osatzen duten Ekialdeko Barrutiaren Plan Estrategikoaren garapen prozesua martxan da.  Donostiako Estrategia Bulegoaren eta Ekialdeko Barrutiko Udal Batzarraren laguntzarekin osatutako hurbilketa diagnostikoa du oinarrian, eta bi fasetan banatutako lanketa egingo da. 


LEER NOTICIA →

Donostiak Madrilgo Hirien Foroan parte hartu du

Madrilgo Ifema azokak Hirien Foroaren bosgarren edizioa hartuko du gaurtik ostegunera. Hiriek bizigarriagoak, jasangarriagoak, inklusiboagoak, parte-hartzaileagoak eta erresilienteagoak izateko jarraitu beharreko bideari buruzko ideiak, proiektuak eta ikuspegiak trukatzeko topagunea izango da.

LEER NOTICIA →

Donostiari aitortza Europako Kontseiluan

Donostiako alkate Eneko Goia eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Korta Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen Batzarrean izan dira aste honetan, Estrasburgon. Bertan, Udalak COVID19aren osasun-larrialdiari aurre egiteko martxan jarritako hainbat ekimen aurkeztu zituzten.

LEER NOTICIA →

IMPULSAMOS


ALIANZAS