AGENDA

´Bilbao Balioen Hiria´ webinarra

Bilboko Udalak, Bilbao Metropoli 30 elkartearen laguntzarekin, Bilbao Balioen Hiria webinarearen bigarren edizioa antolatu du. Datorren asteazkenean, otsailak 23, izango da, 12:00etatik 13:15era.

Bilboko Balioen Gutuna garatzen laguntzen duten enpresa-ekimenak eta -jardunbide egokiak ikusaraztea eta ezagutaraztea izango du helburu saioak.

Oihane Agirregoitia Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako zinegotziak emango dio hasiera jardunaldiari, eta honako hauek hartuko dute parte ekimenean: Irakurketa Errazeko Euskadiko zuzendari Blanca Matak; 12 Campanadas lanaren egile Rafael Carriegasek; La Hora del Té proiektuaren bultzatzaile Cristina Arranzek; eta Mi Botella Amiga del Planeta ekimenaren arduradun Joshua Edelmanek.

Jardunaldia zuzenean emango da www.bilbao.eus webgunean, interesa duen edonork jarraitu ahal izan dezan.

NEWSLETTERS VER TODAS LAS NEWSLETTERS

La mejor manera de estar al día del trabajo que realizamos es suscribiéndote a nuestro boletín digital. Si deseas recibirlo, rellena el formulario, por favor. ¡¡Gracias!!

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS