Bertan, ingurumen-administrazioetako teknikari espezialistek biodibertsitatearen inguruan garatzen ari diren ekimenak eta proiektuak bateratzen dituzte, eta etorkizuneko ekintza bateratuak ezartzen dituzte informazio mota horri ahalik eta zabalkunde handiena eskaintzeko.
Jardunaldi hauen helburu orokorrak honako hauek dira: egungo egoerarekin harremanetan jartzea, biodibertsitateari buruzko datuen eta informazioaren integrazioa eta hedapena erraztea, eta arazo bateratuei irtenbidea bilatzea.
Aurten Gasteizen egingo dira eta 2022ko Euskadiko Biodibertsitatearen Gizarte Foroa osatuko dute.