Udako ezinbesteko data da EHUko Uda Ikastaroena.
Oraingoan, etorkizunera begira gizarte mailan aurre egin behar diogun erronka garrantzitsuenetako bat da, Donostiako Estrategia Bulegoa eta Bilbao Metropoli-30 Elkarteak hizpide hartu dutena: Erronka demografikoa: biztanleen zahartzea, gazteen falta, kultur dibertsitatea etab. Europatik etorritako adituek landuko dituzten gai batzuk besterik ez dira hauek.