ADEGI / CEBEK / SEA -k ere Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak bultzatutako BIND 4.0 nazioarteko azelerazio programan hartuko du parte, euskal ETEen eta startup berritzaileenen lotura bultzatu eta sustatzeko asmoz.
Edizio berri honetan 3 jardunaldi egingo dira, euskal ETEek BIND 4.0 ekimenean parte hartzen duten startup-ekin harremanetan jartzeko eta berrikuntza digitaleko plataforma indartsu honen esparruan transformazio digitaleko proiektuak garatzeko.