Hiru dira irailaren 13 eta 14an ospatuko den EHUko Udako ikastaro honen helburuak:
-COVID-19aren pandemiak hiri espazioan eta hiri plangintzan izan dituen ondorioak aztertzea.
-Hiri ingurunean zabaltzen ari diren erabilera berriak aztertzea, hiri jasangarriago bati lotutakoak.
-Hirigintza alorrean desberdintasunari aurre egiten lagun dezaketen tresnak aztertzea.
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da Donostiako Miramar Jauregian eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez.
Izen-ematea eta informazioa hemen.