Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak Leiriako (Portugal) 2027ko Kultura Sareak antolatutako “Gure Hiriaren Etorkizuna” kongresuaren amaierako bi jardunaldietan parte hartuko du.
Hain zuzen ere, datorren urriaren 23ko lehen saioan, Kepa Kortak “Hirien Estrategia. Donostiaren kasua” hitzaldia eskainiko du eta, egun bat geroago, Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzarako gakoak eskainiko ditu, Donostiak 2016an izandako esperientziaren ostean.
Ondorengo esteketan dago eskuragarri bi egunetako programazioa:
-Kongresuaren amaieraren lehen eguna.
-Kongresuaren amaieraren bigarren eguna.