Bisita gidatu honetan Tabakalerako ekimen ezberdinetatik Artxiboaren inguruan egiten den lana ezagutzera emango da. Lehen zatian, Euskadiko Filmategiko artxiboetara bisita egingo da Joxean Fernández zuzendariaren eta Ion López kontserbazio, dokumentazio, artxibo eta digitalizazio arloaren arduradunaren eskutik. Beraiekin, euskal zinemagintzaren artxiboen kontserbazioa eta zaharberritzea, artxibo teknologiko berriak eta artxibo fisikoen biltegiratzean egindako aurrerapenak ezagutzera emango dira.
Hitzordua ostiralean, uztailaren 23an, izango da 17:30 eta 18:30 bitartean.