Topaketa honetan, Europako hirietako delegatuek, hiritar ekimenetako ordezkariek, zientzia eta akademia munduek, kultura eta nazioarteko erakundeek dute hitzordua. Hirien bake kulturek dituzten erronkak, aukerak eta zereginak aztertzea eta eztabaidatzea da ekitaldiaren xedea.
MEMORARE PACEM bake kulturaren aldeko Elkarteak antolatzen du egitasmo hau, Dresdengo Udalarekin elkarlanean. Eneko Goia, Donostiako alkatea eta Kepa Korta, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzailea izango dira Donostiako orderazkiak bertan.