BERRIAK

Europa Saria jaso duten Hirien Elkarteak urteroko Batzar Nagusia baliatu du kide diren hiri ukrainarrei elkartasuna adierazteko

Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen Batzar Nagusian hartu zuen parte Donostiak joan zen astean (Gipuazkoako hiriburuak 2019an jaso zuen saria). Bileraren helburu nagusia hau izan da: elkartasunaren eta batasunaren balioak ekintza nola bihurtu aztertzea, hala nola, Ukrainako gerrako errefuxiatuei harrera errazteko neurri zehatzak hartuta. Topaketa Nancyn (Frantzia) egin da, ekainaren 15etik 17ra.

 

Europa Saria jaso duten 76 hirietako alkateek hartu dute parte elkarteko presidente Krzysztof Matyjaszczyk-ek gidatutako saioan. Bertan landutako eztabaidagai nagusiak bi izan dira: sariak nabarmendutako balioak Europako gainerako hirietara eta herritarrengana nola zabaldu, eta ukrainar herriari ekintza zehatzen bidez laguntza eskaintzeko moduak eztabaidatu. Hain zuzen, Ivano-Frankivsk, Kharkiv eta Khmlnytskyi hirietako ordezkariek bertaratutakoen elkartasuna jaso dute, eta Würzburg, Karslruhe, Darmstadt, Lublin eta Nancy hiriek azken hilabeteetan, errefuxiatuak babesteko asmoz, indarrean jarri dituzten neurriak partekatu dituzte.

Konferentziaren ondoren, kideak berriro elkartu dira 2023ko jardueren agenda ixteko eta hurrengo ekitaldian elkartearen buru izango den hiria aukeratzeko: Lublin poloniarra. Ukrainako mugatik gertu dago, eta milaka errefuxiatu hartu ditu 2022ko otsailean gerra piztu zenetik. Gainera, Ukrainako hiru hiriak elkarteko Batzorde Exekutiboko kide izatera igaro dira.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS