BERRIAK

CIDEU-k erakundeen eta hiritarren arteko elkarlanaren alde egiten du hiri-guneetako hobekuntzak sendotzeko

CIDEU sarea osatzen duten hiriek Santiago-ko Adierazpena onartu zuten, eta bertan, segidako konpromisoa hartu dute: lehenbailehen ibilgailuek hartu dituzten gune publikoak berreskuratzea hiritarren zerbitzura jartzeko. Eta horretarako, behar diren kultura aldaketak sustatuko dituzte hirigintza-inklusibo eta gertuko hirigintza proiektuak garatzeko.

Horrenbestez, CIDEUk Santiago de Chilen XXIII. Batzarrari amaiera eman zion. Bertan, Donostiako alkate Eneko Goiak eta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari, Kepa Kortak, parte hartu zuten.

Era berean, onartutako adierazpenak dio, gune publikoak elikatu behar direla jarduera agenda baten bitartez, eta agenda hori hiritarrekin adostu eta berrikusi behar dela, izan ere, hiritarrekin elkarlanean hiriko paisaia landu behar da.

Eneko Goia alkateak Batzarraren amaieran  CIDEUren barruan egiten den elkarlana oso lagungarria dela hiriko plangintza estrategikoaren prozesuan adierazi zuen.”Izan ere, balio digu beste hainbat hiritan – horietako batzuk gure hiriaren oso antzekoak, eta beste batzuk, ordea, oso ezberdinak – dauden esperientziak ezagutzeko” azpimarratu zuen. “Azken finean, hiri guztiek helburu bera dugu: hiriak hiritarrentzat leku humanoagoak izatea”.

Eta horren harian, Donostiak CIDEUren batzarrean erakutsi zuen, Urumearen ibarran egiten ari den eraldatze-prozesua. Eta proiektu hori gune publikoak berreskuratzeko eta eremuen diseinu berria egiteko adibide bezala jarri zen. Hortaz, Urumean azken urteetan egiten ari diren jarduketak hainbat alorretan hirigintza-irtenbideak bilatzen dituztela, besteak beste, mugikortasunean, jasangarritasunean eta kulturan.

Santiagoko adierazpenak, halaber, hirigintza-plangintza garatzeko beharra azpimarratzen du erakundeen eta hiritarren elkarlana sustatuz. Izan ere, horrenbestez, gune publikoaren mantentzea eta hobetzen jarraitzea bermatuko da.

 

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

NEWSLETTERS VER TODAS LAS NEWSLETTERS

La mejor manera de estar al día del trabajo que realizamos es suscribiéndote a nuestro boletín digital. Si deseas recibirlo, rellena el formulario, por favor. ¡¡Gracias!!

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS