BERRIAK

II. Gizarte Kontseiluaren Sariko hiru proiektu finalisten arteko solasaldia, SER irratian

Gizarte Kontseiluak SER irrati katean antolatzen duen urteko hirugarren eta azken eztabaida-saioa emango dute bihar, abenduak 13, II. Gizarte Kontseiluaren Sariko hiru proiektu finalistekin.

Diplomen banaketa joan den azaroaren 28an egin zen, Donostiako udaletxean, eta saio berean, Kontseiluko kideek legegintzaldi berrirako ordezkariak aukeratu zituzten. Esteka honetan duzue informazio guztia.

Saioa eguerdiko 12:30etatik 13:00etara emango da zuzenean, eta hauek izango dira gonbidatuak:

  • Isabel Vaquero, Donostiako ADSIS Fundazioko zuzendaria, Bidebieta Auzoko Guardaplata Erretiratuen Elkartearen espazioak birgaitzeko proiektuarekin.
  • Kino Martinez, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteko idazkaria, administrazio-egoera irregularrean dauden etorkinak ostalaritza-sektorean laneratzeko planarekin.

  • Amaia Bernaras, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko kudeatzailea, Konpromiso Soziala: Zientzia eta teknologia sustatzeko zerbitzuak, belaunaldien arteko ordezkapenaren garrantzia eta genero-berdintasuna proiektuarekin.

Saioa zuzenean entzun ahal izango da esteka honen bidez.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS