BERRIAK

Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko azken lauhilekorako jarduera-programa onartu du

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko hirugarren eta azken topaketa egin zuen atzo, irailaren 19an. Urteko azken lauhilekorako prestatutako jardueren egutegia izan zuten aztergai, eta Donostiako herritarrei eragiten dien ekimen onena saritzeko asmoz aurten sortutako Gizarte Kontseiluaren Sariaren lehen edizioko irabazlea ebatzi zuten. Garaileak Gizarte Kontseiluaren urteko azken bileran jasoko du garaikurra.

Datozen hilabeteetarako aurreikusitako egutegiari dagokionez, urriaren 18an Tabakalerako Z aretoan egingo den Topaketa nabarmentzen dan; herritarron bizitza gehien luzatu edo hobetu duen medikuntzaren azken aurrerapena izango dute mintzagai Itziar Pérez Donostia Ospitaleko gerente eta Gizarte Kontseiluko kideak, Julio Arrizabalaga Barne Medikuntzako espezialista eta Biodonostiako zuzendari ohiak, eta Itziar Vergara Biodonostia Institutuko Lehen Mailako Atentzioko arduradun eta familia-medikuak. Publiko orokorrari zabaldutako saioa 18:00etan hasiko da.

Horrez gain, Gizarte Kontseiluaren azken bileraren gai-zerrenda onartzeko balio izan zuen atzoko bilkurak. Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egingo da, abenduan.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS