Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariak Estrategia 2030 Planaren inguruko hitzaldia eskaini zuen iragan asteartean, otsailak 15, Eragin Kultur Elkarteak gonbidatuta. Kolaboratzaileei zuzendutako hitzaldi informatiboa izan zen, eta abenduan jendaurrean aurkeztu zen txostena izan zuen ardatz, datorren hamarkadako erronkak eta helburuak xehatuz.
Eragin elkartea 1966an sortu zuten, emakumeei beren errealizazio pertsonalean eta kulturalean laguntzeko asmoz. 50 urte geroago, hitzaldiz, irteeraz eta bidaiaz jositako programa zabala eskaintzen die bazkideei. Otsail, martxo eta apiril hasierako egutegian, esaterako, 30etik gora jarduera ageri dira uneotan.
Lotura honetan duzue elkartearen inguruko informazioa zein haien kultur programa.
NULL