BERRIAK

Daniel Zulaika izango da Hiriko Gizarte Kontseiluaren lehendakaria

  • Udalean ospatutako osoko bilkuran lehendakariordea eta Batzorde Iraunkorra ere izendatu dira.
  • Plan Estrategikorako Lan Batzordeko bi ordezkariak, hurrengo saioan hautatuko dira.

Daniel Zulaikak, Euskal Autonomia Erkidegoko HIESaren aurkako Planaren koordinatzailea izan zena, 2014. urtean Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen. Gaur, Gizarte Kontseiluaren presidente izendatu du Udalan ospatutako osoko bilkurak, hiriko aholkularitza-organo gorenenaren lehendakaria, hain zuzen ere.

Era berean, Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialaren (COEGI) lehendakaria den Pilar Lecuona, Gizarte Kontseiluaren presidenteorde izango da legegintzaldi honetan.

Zulaikak bezala, COEGI-k 2004. urtean Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen Donostiaren alde egindako lanarengatik.

Gizarte Batzordeko osoko bilkuran gainera, Batzorde Iraunkorreko 13 kide berriak hautatu dituzte.

Batzorde Iraunkorreko kide berriak:

-Merkatariza kontseiluko ordezkaria.
-Tabakalerako ordezkaria.
-Donostia Turismoko ordezkaria
-Miren Aranzazu Fernández. Loiolako Erriberako Auzoko Elkartea.
-Agustín Erkizia. EHU/UPV.
-Ricardo Díez. DIPC.
-Ordezkaria. Ingurumen Kontseilua.
-Ainhoa Arrillaga. Matia Fundazioa.
-Fernando Díez. Merezimenduaren Domina / Bera Bera RT.
-Ordezkaria. Emakumeen Kontseilua.
-Igor González. Dbus.
-Ordezkaria. Gizarte Ekintza Kontseilua.
-María Arzallus. Hiritarra.

Plan Estrategikoaren Lan Batzordeko 2 kide berriak, aldiz, Gizarte Kontseiluaren hurrengo saioan hautatuko dira.

Udalan ospatutako gaurko bileran, Eneko Goia alkateak, Pedro Miguel Echeniqueri, azken legealdian Gizarte Kontseiluko presidente izandakoari, eskerrak eman dizkio egindako lanagatik eta esfortzuagatik.

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS