BERRIAK

Gipuzkoako ekonomia- eta gizarte-berrikuntza eredua ezagutzeko, gurean da Tsukubako (Japonia) ordezkaritza bat

Kooperatibismoarekin eta erakunde publiko-pribatuen arteko harremanarekin lotutako gizarte- eta enpresa-berrikuntza eredua ezagutzeko helburuarekin etorri da Japoniako ordezkaritza Gipuzkoara. Atzo, azaroak 14, Mondragon Korporazioaren hainbat egoitza bisitatu zituzten, eta gaur, hilak 15, hiriburuko zentro estrategiko nagusiak ezagutzen ari dira.

 

Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendaria izan dute lagun Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikora, Basque Culinary Center-era eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentrora egindako bisitetan. Bertan, Amaia Bernaras Gipuzkoako Parkeko zuzendariak, Ander López BCCko ekintzailetza-arduradunak eta Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak egin diete harrera, hurrenez hurren. Gainera, Donostiako Udalera egindako bisitan, Eneko Goia Donostiako alkateak hartu ditu.

Izan ere, Donostia erreferente garrantzitsua da enpresa-elkarteen esparruan zein zientzian eta ezagutzan oinarritutako hiri-estrategian, eta berau ezartzeko, orain bi urte abiatutako plan estrategikoek ezarritako ildoa jarraitzen du. 

Zientziaren hiria

Tsukubari Japoniako zientziaren hiria ezizena jarri diote. 60ko hamarkadan hasi ziren hiria diseinatzen, Japoniako ekonomia bultzatzeko zientzia aurreratuko eta teknologiako ikerketa-giro berri eta aberasgarri bat eskaintzeko asmoz. Gaur egun, 47 erakunde zientifiko nazionalek bertan duten egoitza, eta 6.500 ikertzaile baino gehiago ari dira bertan lanean; berriki, Japoniako robotika eta nanoteknologiako zentro neuralgiko izendatu dute hiria. Gainera, adimen-pilaketaren ondorioz, erakunde pribatu asko hiriaren kanpoaldean dauden parke zientifiko eta teknologikoetan kokatu dira.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS