BERRIAK

Donostiak, Santiago de Chileri utzi dio CIDEUren presidentzia

CIDEUren XXIII. Biltzarra Santiago de Chilen burutu zen  apirilaren 16a eta 19a bitartean eta bertan  lehendakaritza aldatu eta kide berriak sartu ziren sarera. Bi urtez,  Donostiako alkate Eneko Goia izan da sarearen presidente, eta kongresuan Felipe Alessandri Santiago de Chileko alkateari pasa zion lehendakaritza. Felipe Alessandrik hurrengo bi urteetan izango da CIDEUren presidente. 

 

Lau egunetan zehar hirien etorkizunari buruz eztabaidatu zen “Gune Publiko eta Hiri-Paisaia” lelopean. CIDEU hiri iberoamerikarren sarean 126 hiri daude, hain zuzen ere, 120 milioi biztanle batzen dituzten 126 metropoli.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaile Kepa Kortak parte hartu zuten Santiago de Chileko Biltzarrean. Goiak  hiriak adinekoentzat eta hiri lagunkoia izateko sustatzen dituen inklusio politikak azaldu zituen. Donostiako hiritarren hiru heren adineko pertsonak direla kontutan izanik, proiektu estrategiko garrantzitsua da hau hiriarentzat.

Donostiako alkateak ‘Donostia Lagunkoia’ programaren edukia zerrendatu zuen. Zentzu horretan, hiriak aldatzeak eta egokitzeak ez diola bakarrik hiriaren beraren fisonomiari eragiten azpimarratu zuen. “Izan ere, ohiturak ere aldatu behar dira, gune irisgarriak bilatu behar dira eta hainbat estrategia diseinatu behar dira gure hirietan gero eta pisu gehiago duen sektorea bizitzeko hiri atseginagoa izan dezan” adierazi zuen. Bestalde, Eneko Goiak parte hartu zuen Santiago de Chile, Oaxaca (Mexiko), eta Rosarioko (Argentina)  eta Bartzelona hirietako agintariekin mahai inguru batean.

Bestalde, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaile Kepa Kortak, proiektuen mahaiean parte hartu zuen, Urumea ibaiaren balio-lanaren estrategia aurkeztuaz. Bere hitzaldian, Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroa eta bere inguruan gertatu den eraldaketa eta Txomin-Enea proiektua Urumea ibai-parkea eta inguruneko hiri-eraldaketa  izan zituen hizpide.

SANTIAGOKO ADIERAZPENA

Biltzarrean zehar CIDEU sarea osatzen duten hiriek Santiago-ko Adierazpena onartu zuten, eta bertan, segidako konpromisoa hartu zuten: lehenbailehen ibilgailuek hartu dituzten gune publikoak berreskuratzea hiritarren zerbitzura jartzeko. Eta horretarako, behar diren kultura aldaketak sustatuko dituzte hirigintza-inklusibo eta gertuko hirigintza proiektuak garatzeko.

Era berean, onartutako agiriak dio, gune publikoak elikatu behar direla jarduera agenda baten bitartez, eta agenda hori hiritarrekin adostu eta berrikusi behar dela, izan ere, hiritarrekin elkarlanean hiriko paisaia landu behar da.

Eneko Goia alkateak Batzarraren amaieran  CIDEUren barruan egiten den elkarlana oso lagungarria dela hiriko plangintza estrategikoaren prozesuan adierazi zuen.”Izan ere, balio digu beste hainbat hiritan – horietako batzuk gure hiriaren oso antzekoak, eta beste batzuk, ordea, oso ezberdinak – dauden esperientziak ezagutzeko” azpimarratu zuen.

“Azken finean, hiri guztiek helburu bera dugu: hiriak hiritarrentzat leku humanoagoak izatea” azpimarratu zuen Goiak.

 

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

NEWSLETTERS VER TODAS LAS NEWSLETTERS

La mejor manera de estar al día del trabajo que realizamos es suscribiéndote a nuestro boletín digital. Si deseas recibirlo, rellena el formulario, por favor. ¡¡Gracias!!

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS