Donostiak, Europako Saria irailaren 19an jasoko du. Europako Kontseiluaren delegazio bat, hiriak “Europarekin duen konpromisoa eta inplikazioa” aitortzen duen saria banatzeko Donostiara bidaiatuko du.
Garaikurra (orain Ukranian dagoena, 2018ko irabazlea), brontzezko domina, pergaminoa eta gazteentzako ikasketa amaiera ordaintzeko bekak eskaintzen ditu sariak, Europako erakunde nagusiak ezagutzeko helburuarekin.
Testuinguru honetan, ekintzez betetako egitaraua antolatu da sariaren banaketaren egunerako. Ekitaldia, gainera, Donostiako Zinemaldiaren hasieraren bezperan izango da.
Saria Europako 47 estatuen artean banatzen da eta, modu honetan, Donostiako hiria, saria jaso duten herrialdeen zerrenda esklusiboan sartu da.
NULL