BERRIAK

Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzarekin lotutako ekitaldi ugari hartuko ditu Donostiak udazkenean

2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburua azken txanpan sartu da, urteko azken lauhilekorako programatutako hogei bat jarduerarekin. Horien artean nabarmentzen da Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak sustatuta, azaroaren 13an eta 15ean egingo den Europako Goi-bilera. Europatik eta nazioartetik etorritako 2.000 parte-hartzaile inguru bilduko ditu topaketak, eta Gizarte Ekonomiaren eragina eta Europa mailan duen botere eraldatzailea izango dute hizpide. Hiriburutzaren jarduera-programa eskuragarri dago esteka honetan.

Horren aurretik, irailaren 19tik 21era, Enpresen Kontabilitate eta Administraziorako Espainiako Elkarteak (AECA) antolatutako urteko kongresuaren hogeita bigarren edizioa egingo da. Aurten, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetza izango du ekimenak, eta 47 aditu, hizlari eta profesionalek adimen artifizialaren esparruko arau eta gako nagusiak, arriskuak eta iraunkortasuna jorratuko dituzte.

Kepa Korta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendariak hilaren 20ko laugarren mahai-inguruan hartuko du parte, Gizarte balioaren sorrera: lankidetza publiko-pribatua atalean. Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusi Ramón Bernalekin, Espainiak ELGAn duen enbaxadore Manu Escuderorekin eta Zubizarreta Taldeko presidente Vicente Zubizarretarekin izango da solasaldian, eta Leire San José EHUko irakasleak gidatuko du saioa. Izan ere, lankidetza publiko-pribatuaren aldeko kultura oso nabarmena da Euskadin, eta bertatik sortu dira dozenaka proiektu. Lankidetza-eredu hori formula ezin hobea da zerbitzu publikoak hobetzeko eta eraginkortasun, efizientzia eta kalitate handiagoa lortzeko, balio sozial handia ematen baitu. Honenbestez, topaketan izango diren hizlariek gaiari lotuta izandako esperientziak eta ezagutzak partekatuko dituzte.

Izena emateko epea zabalik dago esteka honetan, eta programa eta topaketari buruzko informazio gehigarria eskuragai dago hemen.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS