BERRIAK

Hirien metropolizazioak dituen erronkei buruzko eztabaidan izan da Donostia, Zaragozan

Zaragozako Udalak eta EBROPOLIS Hiriaren eta Inguruaren Garapen Estrategikorako Elkarteak antolatuta, Lurralde Plangintza Estrategikoaren Topaketaren hogeita seigarren edizioa ospatu dute egunotan. Hirien metropolizazio prozesuak planifikazio estrategikoaren alorrean planteatzen dituen erronkak izan dituzte aztergai, fenomeno hori hainbat ikuspegitatik jorratzeko. Donostiako Udalak, hiriko Estrategia Bulegoaren eta haren zuzendari Kepa Kortaren bidez, hartu du parte topaketan.

Ikuspegi ezberdinak ezagutzeko, gaiaren inguruko aurkezpenak egin dituzte hiru hizlarik: alde batetik, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren baitako Hiri Politiken zuzendariorde nagusi Angela de la Cruzek hartu du hitza, eta, bestetik, fenomeno honek Espainian duen egoera aztertzen ari diren Moneyba González (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Rafael Merinero (Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatea) ikerlariek. Gainera, Bartzelona, Bilbo, Granada, Malaga, Sevilla, Valentzia eta Zaragozako ordezkariek tokian tokiko esperientzien berri eman dute, eta gaiaren inguruan eztabaidatzeko aukera izan dute ikus-entzuleekin. 

Azken topaketetan agerian geratu denez, plangintza estrategikoaren helburua da muga administratiboak gainditu eta hirien errealitatearen gainean lan egitea da, horretarako metropoli-gobernantza baliatuz. Gainera, lurralde-oreka eta, bereziki, landaren eta hirien arteko harremana, funtsezkoa da jasangarritasuna bermatzeko.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS