BERRIAK

Donostia Bresteko European Maritime Day topaketan izango da

Europako itsas komunitateak urtero antolatzen duen European Maritime Day (EMD) topaketak itsas gaiei eta ekonomia urdin iraunkorrari buruzko ekintza bateratuak lantzeko, eztabaidatzeko eta abiarazteko helburua du. Topaketa gaur eta bihar, maiatzak 24 eta 25, egingo daFrantziako Brest hirian, eta Donostia bertan parte hartzera gonbidatua izan da. 

2022ko otsailean Bresten antolatu zen One Ocean Summit goi-bileran, itsas mailaren globalaren aurrean neurriak hartzeko eta ahaleginak bateratzeko beharra aldarrikatu zuten kostaldeko 33 hirik, tartean, Donostiak, eta horregatik, EMDn parte hartzeko gonbidapena jaso du aurten. Gainera, Atlantic Cites hirien sareko burua izaten jarraitzen du Gipuzkoako hiriburuak, eta sarearen ordezkari gisa ere izango da bertan.

EMD nazioarteko topaketan sektoreko profesionalek, aditu akademikoek eta gobernuetako, erakunde publikoetako eta GKEetako ordezkariek hartuko dute parte egunotan, eta bi eguneko programak gai zehatzen inguruko bilkurak, stakeholder tailerrak eta ekonomia urdinari eta itsas gaiei buruzko proiektu-pitch saioak bilduko ditu.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

NEWSLETTERS VER TODAS LAS NEWSLETTERS

La mejor manera de estar al día del trabajo que realizamos es suscribiéndote a nuestro boletín digital. Si deseas recibirlo, rellena el formulario, por favor. ¡¡Gracias!!

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS