BERRIAK

Donostiak Madrilgo Hirien Foroan parte hartu du

Madrilgo Ifema azokak Hirien Foroaren bosgarren edizioa hartuko du gaurtik ostegunera. Hiriek bizigarriagoak, jasangarriagoak, inklusiboagoak, parte-hartzaileagoak eta erresilienteagoak izateko jarraitu beharreko bideari buruzko ideiak, proiektuak eta ikuspegiak trukatzeko topagunea izango da.

60 hirik baino gehiagok eta munduko 200dik gora adituk hartukok du parte eztabaida ireki eta parte-hartzailean, eta ondorengo alderdiak izango dituzte aztergai: hiri-plangintza, espazio publikoaren kudeaketa, mugikortasuna, birnaturalizazioa, berrikuntza soziala eta herritarren parte-hartzea.

Trantsizio hori hasi duten hiriei eta tokiko gobernuekin lan egiten duten dozenaka erakunderi networking gune bat eskaintzea du helburu Foroak, aldaketarako proposamenak ahalbideratu ditzaten. Horretarako, 30 saio baino gehiago programatu dituzte, sektore ezberdinetan liderrak diren erakundeek osatutako hausnarketa-taldeetan antolatuta.

Atlantikoko hirien sareko lehendakaritza duen Donostia ere gonbidatu dute gaur arratsaldeko, ekainak 14, Hiri Urdina. Ura bizi-elementu gisa saioan parte hartzera. Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Korta izan da bertan, eta Donostiako Adierazpenaren berri eman du. Adierazpena Atlantic Cities sareko kide diren hirietako ordezkariek sinatu zuten maiatzaren 25ean Kursaalen egin zuten sarearen Batzar Orokorrean, eta haren bidez, alkateek konpromisoa hartu dute hiri-garapen iraunkorra eta klima-aldaketaren aurkako borroka sustatzeko.

Gogoeta-taldearen barruan, gainera, SCORE proiektua izan dute aztergai. Kostaldeko hamar hiri edo eskualdeetan “laborategien” bidezko estrategia garatzea du helburu proiektuak, hiriek klima-aldaketaren aurrean duten erresilientzia hobetzeko, eta horien artean dago Euskal Autonomia Erkidegoa.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS