BERRIAK

Donostiak “Hirien eta hiri-inguruneen etorkizuneko erronka demografikoak” aztertzeko topaketan hartu du parte

Donostiako Estrategia Bulegoa Zaragozako Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoen XXVIII. Topaketan izan da egunotan. Erreferentziazko foroaren hirugarren edizioan erronka demografikoa izan dute hizpide, hirien etorkizunerako giltzarri gisa. Bartzelona, Malaga, Madril, Iruñea eta Zaragozako ordezkariak, besteak beste, bildu dira Zaragozako Udalak eta Ebropolis Garapen Estrategikorako Elkarteak bultzatutako ekimenean.

Topaketan hiri eta metropoli-eremuetako arduradun tekniko eta politikoak elkartu dira, hiri- eta lurralde-mapa birdefinitzen ari diren aldaketa demografiko sakonei buruz hausnartzeko. Biztanleriaren zahartzeari, migrazio-dinamika berriei, hiri-eremuaren eta landa-eremuaren arteko desorekei eta etxebizitzaren eta enpleguaren inguruko erronkei buruzko programa landu dute ponentzien, mahai-inguruen eta eztabaida irekien bidez, eta jardunbide egokiak trukatu eta hiri-estrategien azterketa konparatua egin dute. 

Metropoli-gobernantzako ereduen bidez, muga administratiboak gainditzeko beharrera identifikatu da, izan ere, eredu horiek funtsezkoak dira XXI. mendeko erronkei arrakastaz heltzeko. Era berean, hiri- eta landa-lurraldeen arteko oreka berri baten artikulazioa ezinbesteko baldintza gisa aldarrikatu da hiri eta eskualde jasangarri, inklusibo eta erresilienteak eraikitzeko, eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea bermatzeko.

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS