BERRIAK

Donostiak gazteriaren parte-hartzea aldarrikatuko du Europa demokratikoaren eraikuntzan

Eneko Goia alkatea, Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendaria eta Leire Alberdi, Equipo Europa Euskadiko komunikazio ordezkaria izango dira gazteen elkarteak maiatzaren 5erako, Eruopako Eguna dela eta, antolatu duen ekitaldiaren buru.

Europaren Eguna dela, Equipo Europak antolatutako ekitaldia ospatuko da maiatzaren 5ean Donostiako Udalan, “adi Europar Gazteok!” lelopean. Gazteen partaidetza soziala sustatzea helburu duen gazte-elkarteak jarduera-programa luzea antolatu du egun osorako Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan. Besteak beste, hiriak eta Euskadik Europar Batasunaren etorkizuneko erronken aurrean duten eginkizunari buruz eztabaidatuko da bertan.
Eneko Goia alkateak emango dio hasiera ekitaldiari. Hitzaldi horretan, 2019ko Europako Saria jaso zuen hiriak, Europako balioak sustatuko dituela eta Europa demokratikoa indartuko duela adieraziko du, balio horiekin eta pertsona guztien giza eskubideen defentsarekin konprometitutako gazteriaren parte-hartzearen bidez.

Goiaren hitzaldiaren ondoren, Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak, 2030. urteari begira lantzen ari diren hiri-ereduaren eta erronka nagusien berri emango du, eta, ondoren, Maite Sagastizabalek hartuko du hitza, Equipo Europa Euskadiren Ekintza Ordezkari gisa.

Hortik aurrera, Lide Salvador (IKEI Research and Consultancy), Agustin Zubillaga (Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua), Marta Marin (Euskadiren ordezkaria EBn) eta Mikel Antonek (Europar Batasuneko Europako Gaietarako zuzendaria) hartuko dute hitza. Hain zuzen ere, pandemiaren ondorioz sortutako arazoez eta ekonomiaren, etorkizun digitalaren, lehiakortasunaren eta gizarte- eta lurralde-kohesioaren inguruko etorkizuneko erronkez hitz egingo dute.

Ekitaldiak izaera hibridoa izango du eta euskal unibertsitateetako ikasleen ordezkaritza txikia izango da bertan. Interesa dutenek, halaber, modu birtualean jarraitu ahal izango dute, Equipo Europaren Youtubeko kanal ofizialaren bidez, 15:30etik 19:30era bitartean. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da esteka honetan: https://tinyurl.com/AdiEuroparGazteok

Equipo Europari buruz

Equipo Europa gazte elkarte europazalea da, apartidista eta irabazi asmorik gabea. Europako Parlamentuaren #EstaVezVoto hauteskunde-kanpainaren ondorioz sortu zen 2019an. Bere helburua da Europar Batasuna gizartera hurbiltzea, batez ere gazteriara, eta erabakiak hartzeko prozesuetan parte har dezan animatzea. Gaur egun, Euskadik bere ordezkaritza du eta 70 gaztek baino gehiagok parte hartzen dute.

Equipo Europaren webgunean (https://equipoeuropa.org/) elkarteari eta egiten dituzten proiektuei buruzko informazio guztia aurki daiteke.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS