BERRIAK

Donostia Europarako erresilientzia eredu bat sortzeko hautatua izan da

Nafarroako Unibertsitatearen TECNUN Ingeniaritza Eskola eta Donostiako Udala lankidetzan ari dira, Estrategia Bulegoaren bidez, Europako hirien garapen erresilientea helburu duen proiektuan, Europar Batasunaren finantzazioarekin.

Ekainetik aurrera, klima-aldaketaren, energiaren eta gizartearen arloan, besteak beste, krisialdi handiei aurre egiteko gaitasuna aztertzen eta hobetzen laguntzen duen eredu baten ezarpena zuzenduko du Donostiak.

Nafarroako Unibertsitatearen TECNUN Ingeniaritza Eskolak gizartearen eta ingurumenaren arloko erresilientzia mailak eta hirietako azpiegitura ahulenak aztertzen ditu. Hori da energiaren, garraioaren, uraren eta osasunaren kasua, besteak beste.

Europar Batasunak eskatutako proiektuak 4,6 milioi euroko aurrekontua du, eta laborategi funtzioa betetzen duten zazpi herrialdetako unibertsitateko adituek, teknologia-zentroek, aholkularitza-etxeek eta hiriek hartzen dute parte.

Krisialdiak ebaluatzeko, saihesteko eta kudeatzeko eredu bat sortu nahi dute, 2018tik aurrera ezartzeko. Europar Batasunak hiri handietan erresilientzia bultzatu eta garatu nahi baitu.

Hala, TECNUNeko ikertzaileak ari dira proiektua gauzatzen, Donostiako Udalarekin batera, Estrategia Bulegoaren bitartez.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS