BERRIAK

Etxerik gabeko pertsonei buruzko eztabaida-saioarekin abiatuko du Gizarte Kontseiluak urteko zikloa

Datorren astelehenean, martxoak 17, jarriko da martxan Donostiako Gizarte Kontseiluaren urteko eztabaida-egutegia. Radio San Sebastián (Cadena SER) irrati-katean etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko solasaldia egingo da, 12:30-13:00 artean, eta Gizarte Kontseiluak iaz sortu zuen lan-taldeko hiru kidek hartuko dute parte hitzorduan.

Donostiako etxerik gabeko pertsonen errealitatea sakon aztertzeko helburuarekin sortu zen lan-taldea, eta bederatzi hilabeteko lanaren ondoren, Lanerako Dekalogoa aurkeztu zuen urtearen amaieran. Dekalogoa, hain zuzen, Donostiako alkate Eneko Goiari entregatu zioten 2025eko lehen bileran. 

Proposatutako erronkak eta konponbideak aztertzeko, hiru gonbidatu izango dira eztabaidan:

  • Garikoitz Agote, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria.
  • Elena Luquin, Gipuzkoako Gurutze Gorriko Gizarteratze arduraduna.
  • Sergio Corchon, Caritas Gipuzkoako Etxerik Gabeko Pertsonen arloko arduraduna.

Eztabaida-saioak aukera paregabea eskainiko du hiriko etxerik gabeko pertsonen egoerari buruz hausnartzeko eta haien ongizatea eta gizarteratzea hobetzeko neurri zehatzetan aurrera egiteko. Eztabaida zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honen bidez: 

https://cadenaser.com/radio-san-sebastian/

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS