BERRIAK

Gizarte Kontseiluak herritarren arretaren integrazioari buruzko monografikoa hartuko du Pilar Lekuona lehendakariordearen eskutik

Eva Salaberriak, Garikoitz Agotek eta Ainhoa Arrillagak pandemian zaintzaren arloan egindako lana azalduko dute.

Donostiako Udaleko Gizarte Kontseiluak saio berezia egingo du datorren urriaren 6an, eta, bertan, zainketen arloari eta pandemiak sektore horretan egindako lanari buruzko monografikoa egingo da. Organo aholku-emaile goreneko lehendakariordea den Pilar Lekuonak zuzendu du lana, eta hiriko hainbat eragilerekin batera aritu da azken hilabeteetan zainketen eta zahartzearen arloan egiten diren ekintzak integratzeko, Donostiak esparru horretan integrazio-eredu bat bultzatu dezan. Besteak beste, Eva Salaberria Donostia Lagunkoia Herritar Planaren arduraduna, Garikoitz Agote Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Ainhoa Arrillaga Matia Zaleak elkarteko dinamizatzailea izango dira aurkezpenean eta ondorengo eztabaidan.

Hala ere, Daniel Zulaika presidentea izango da Gizarte Kontseiluari hasiera emango diona, hurrengo mugarriak aurkeztuz, eta, ondoren, Eneko Goia alkateak hiriaren egungo egoera eta aurreikuspenak azalduko ditu.

Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak hiriaren 2030 Estrategiaren hurrengo urratsei buruz hitz egingo du.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS