BERRIAK

Donostiako Gizarte Kontseiluak Bartzelonako Consell de Ciutat-en 20. urteurren ekitaldian parte hartu du

Bartzelonako Consell de Ciutat partaidetza-organo nagusiak 20 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldia egin du Bartzelonako Udaleko Saló de Cent aretoan. Saioan izan dira hainbat hiritako Gizarte Kontseiluetako ordezkariak, hala nola, Daniel Zulaika Donostiako Gizarte Kontseiluko presidentea; organo parte-hartzaile hauen erronkei eta aukerei buruzko mahai-inguruan hartu du parte, hain zuzen.

Ekitaldia Jaume Collboni Bartzelonako alkatearen ongietorriarekin hasi da, eta bi hamarkadako herritarren parte-hartze ibilbideko mugarriak errepasatu ditu jarraian, bideo baten bidez. Ondoren, parte-hartze prozesuetan aditua den Quim Bruguék hartu du hitza, gaiaren inguruko hitzaldia eskaintzeko, eta segidan, mahai-ingurua egin dute Lleidako Hiri Kontseiluko Eva Cristina Saiz, Bartzelonako Consell de Ciutateko presidenteorde Montserrat Morera eta Donostiako Gizarte Kontseiluko ordezkari Daniel Zulaikarekin.

Zulaikak, bere aldetik, Donostiako Gizarte Kontseilu egiten ari den lanean jarri du azpimarra, herritarrentzat funtsezkoak diren arloetan oinarrituta eta hiriko udalarekin lankidetzan ari baitira: “Lehentasunezko gaiak jorratzen ditugu, hala nola, etxerik gabeko pertsonen egoera eta Donostia klima-aldaketara egokitzea. Gainera, Herritarrek Zientzian Parte Hartzeko Plataforma bat bultzatu dugu, donostiarrei hirian garatzen ari diren ikerketa zientifikoko prozesuetan integratzeko aukera emateko”, adierazi du.

Zulaikak, halaber, Donostiako Gizarte Kontseiluko kideen profil aniztasuna nabarmendu du, gaiak ikuspegi askotatik lantzeko aukera ematen baitu eta erabakiak hartzeko prozesua aberastu. “Gizarte Kontseilua garrantzi handiko eztabaida-foroa da hiriari eragiten dioten gaietarako, eta diziplina anitzeko ikuspegiak gai konplexuen ulermen globala errazten du”, gaineratu du.

Ekitaldiari amaiera emateko, Auzoen Plana, Adinekoen Sustapena eta Hezkuntza zinegotzi Lluis Rabellek hartu du hitza, eta jai-giroko ospakizunarekin bukatu da saioa.

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS