BERRIAK

Auzo elkarteek pisu handiagoa izango dute Gizarte Kontseiluan

Udaleko osoko bilkurak aldaketak berretsi beharko ditu. Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuak izena aldatuko du –Plan Estrategikoaren Lan Batzordea izena izango du– eta ordezkatutako pertsona-kopurua handituko da –29tik 38ra–.

Auzoen ordezkaritzak –elkarteen bidez– pisu handiagoa hartuko du; izan ere, 5 ordezkari izango dituzte auzoek Gizarte Kontseiluan, 3 ordez. Hala, udal parte-hartzeko ereduari laguntzen zaio, auzoen komunitate-ekintza indartzeko.

 

Donostia 2016, kultura-erakundeen ordezkari bat, adinekoen arloko bi pertsona (erretirodunen elkarteen bitartez), guraso bakarreko familien ordezkari bat eta osasunaren arloa (Osakidetza) Gizarte Kontseilura sartuko dira hiriaren egungo estrategiari erantzuteko.

Mondragon Unibertsitatea organo horretara sartuko da, hirian finkatutako erakundea baita (Basque Culinary Center). Egoera bestelakoa zen indarrean dagoen erregelamendua onartu zenean.

Kutxak, orain Kutxabankek, ere ordezkaritza izango du, Gizarte Ekintzaren bitartez.

Gizarte Kontseiluaren funtzionamenduari dagokionez eta bere jarduera dinamizatzeko eta bere egitura optimizatzeko helburuarekin, erregelamenduan eragin txikia izango duten lan-dinamika berriak proposatuko dira.

Hori horrela, etengabeko informazio-fluxuak ezarriko dira, lantalde murriztu eta espezifikoak sortuko dira eta ekarpenak jasotzeko eta egiteko mekanismoak ezarriko dira.

2013an, Gizarte Kontseiluaren erregelamendu organikoa berrikusi zen, eta berrikuspen hori hartu da oinarri aldaketak egiteko. Udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiek, eragin handiena duten sektore-kontseiluek, unibertsitateak, Plan Estrategikoaren Bulegoak, hiritarren merezimenduko domina batek eta Elkartuk (Gipuzkoako Gutxitu Fisikoen Federazio Koordinatzailea) osatu duten lan-batzordeak egin ditu aldaketok, Gizarte Kontseilua Donostiako gizarte-errealitatera egokitzeko.

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS