BERRIAK

Bihurcrystal start-up donostiarraren lehen kristal kurbatua Nature aldizkarietan

Donostia International Physics Center (DIPC), Fisikako Materialen (CSIC-UPV/EHU) Zentro Mistoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) zientzialari talde batek erakutsi du platinozko kristal kurbatuak erabili daitezkeela erresoluzio handiko X izpien bidezko fotoemisio ikerketetan.

 

Platinoa funtsezko elementua da auto industrian erabiltzen diren katalizatzaileetan, eta aste honetan Nature Communications aldizkarian argitaratzen den lana, platinoaren erreakzio kimiko eta katalitikoen arloan egiten den oinarrizko ikerkuntzarentzat bultzada berri bat da.

Orain, Nature Communications izen handiko aldizkarian argitaratu berri den lan batean, DIPCn eta Fisikako Materialen Zentro Mistoan (CFMn) lan egiten duen ikerketa talde batek erakutsi du Pt kristal kurbatuak ere erabili daitezkeela sinkrotroietan erresoluzio altuko X izpien fotoemisio ikerlanak egiteko. Aipaturiko lanaren atal esperimentala, CFMko Nanofisikako Laborategian burutu da eta Lund-eko Unibertsitate suediarraren sinkrotroian osatu da. Walter eta lankideen emaitzek arlo horretan egiten den oinarrizko ikerketari bultzada berri bat eman diote.

 

Kristal kurbatuetan, mono-kristal zapal batean ez bezala, posizio atomiko aktiboen dentsitatea, alegia, eskaloi atomikoen dentsitatea, progresiboki eta modu leunean aldatuz doa lagin berean. Ezaugarri honek, erreakzio kimiko jakin batean posizio aktibo horien papera zein den era arrazional eta zehatz batean aztertzea errazten du.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS