BERRIAK

Euskal Eurohiriko turismo sektoreko topaketa

Lehen topaketa honen helburua bi aldeetako lankidetzari bultzada handi bat ematea da Donostia Europako kultura-hiriburu izango dela aprobetxatuta. Topaketa, Donostia 2016 Fundazioko egoitzan burutu da. Turismo alorreko 60 enpresek eta erakunde turistikoek hartu dute parte.

Topaketa Iparraldeko turismo-klusterrak (Goazen), Baionako eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek (Bihartean elkartearen bidez) eta Donostiako Udalak (Donostiako Estrategia Bulegoaren bidez) antolatu dute, 2016ko bulegoaren lankidetzarekin.

Euskal Eurohiriaren esparrua, ezbairik gabe, Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuak ekarriko duen aukera nabarmenetako bat da.

Esparru hau ere sustatu beharreko langune bat da, lankidetzan lan egiteko aukerak gehiago aprobetxatzeko bidea emango duten sinergiak garatuta.

Kultura-hiriburuak denboran zehar jarraitutasuna izango duten proiektuak (legatua) sustatu nahi ditu, eta ez 2016. urtean gertatuko direnak soilik.

Turismoaren sektorean proiektu komunak sustatzea, zalantzarik gabe, gertaera garrantzitsu horrek dakarren aukera nabarmenetako bat da, eta, horrela, inoiz baino beharrezkoagoa den bi aldeetako lankidetza sustatu ahal izango da.

Enpresen eta erakundeen profila askotarikoa da; hala ere, horiek guztiak sektore turistikoaren barnean daude (hotelak, museoak, agentziak, eta antzerakoak dira).

Lehenengo esperientzia honen bidez, bi aldeetako erakundeen eta enpresen arteko lankidetza sustatu nahi da, bai modu indibidualean bai kolektiboagoak diren lankidetzen bidez (esaterako, informazioaren, produktuaren eta antzerakoen alorrean).

Topaketak 2016ko kultura-hiriburuaren aurkezpena egiteko balioko du. Aurkezpena ekimen horretako zuzendari Pablo Berásteguik egingo du eta Euskal eurohiriaren esparruak dakartzan lankidetza kulturalen eta turistikoaren aukerak azpimarratuko ditu, batik bat.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS