BERRIAK

Estrategia 2020 Donostiaren aurkezpena, Gizarte Kontseiluan

Hiriko Gizarte Kontseiluak Estrategia 2020 Donostiaren proposamenari ekarpenak egin zizkion (aurrerantzean E2020DSS), edo gauza bera dena, egungo Plan Estrategikoari erreleboa hartuko dion 2010-2020 Plan Estrategikoari. Gizarte Kontseilua hiritarren ordezkaritzan organo gorena da eta bertan hiriarekin lotutako erakundeen gehiengoak du ordezkaritza, hiritar anonimoekin batera.

Pasa den irailak 22an, José Luis Basoko (Gautenako kudeatzailea) presidente duen hiriko Gizarte Kontseiluaren ohiko bilera izan zen Donostiako Udalbatza Aretoan. Honen gai-zerrendak “ESTRATEGIA 2020”, Donostiako Plan Estrategikoaren aurkezpenean zuen puntu garrantzitsuena.

Bileran, kontsultarako organo honetako kide bakoitzak bere ekarpenak azaltzeko balio izan zuen.

Emakumeen Kontseiluko ordezkariak emakumeek Estrategia 2020 delakoan protagonismo handiagoko papera izateko beharra planteatu zuen eta ez emakumeek bakarrik, baita bere iritziz, dokumentu honetan behar bezalako islarik ez zuen gizarte faktoreek ere. Donostian bizi diren etorkinen kolektiboko ordezkariak,Merkataritza Kontseilukoak eta beste ordezkariek aurkeztutako dokumentua balioetsi zuten. Behin ekarpenak egin eta gero,haren lekuan, dagozkion aldaketak erantsiko dira behin-betiko dokumentuan

Hiriko Gizarte Kontseilua, honako erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute: Gizarte Ekimeneko Kontseilua, Merkataritza Kontseilua, Kultura Kontseilua, Emakumearen Kontseilua, Planeamenduaren Kontseilua, Kirol Kontseilua, Ingurumen Kontseilua, Kooperazio Kontseilua, Lantxabe Bizilagun Elkarteak, Añorga Txiki Bizilagun Elkarteak, Alokairua Bizilagun Elkarteak, Gipuzkoako Ganbera, AMPAS (Baikara), Deustuko Unibertsitatea, Familia Ugarien Elkartea, Futbol federakuntza, Etorkinak, Elkartu, Matia Fundazioa, Merkataritza Federakuntza, CCOO, UGT, ADEGI, EHU, San Markos Mankomunitatea, DBus, Abokatuen Elkargoa, Tabakalera, Pasaiako Portuko Agintaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa, MCC, Añarbeko Mankomunitatea, AENA, Fundazio Ozeanografikoa, Zuatzu Enpresaritza Parkea, Ostalaritza Enpresariak, Eusko Tren, Miramon Teknologia Parkea eta hainbat komunikabide.

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS