Guztira bost hautagaitza aurkeztu dira eta, azalpen, eztabaida eta bozketa prozesuaren ondoren, proiektu irabazlea eta bi finalista hautatu zituen Batzordeak. Bozketa horren emaitza eta nabarmendutako erakundeen izenak Gizarte Kontseiluaren datorren osoko bilkuran jakinaraziko dira, hau da, abenduaren 4an, 17:00etan, Donostiako Udalean egingo den saioan.
Osteguneko bileran, halaber, hiriarentzat garrantzitsuak diren hainbat gai jorratu ziren. Besteak beste, Gizarte Kontseiluak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenari (HAPO) buruz osatu duen txostena, “Oinezkoa Donostiako espazio publikoaren erdigunean” lan-taldearen aurkezpena, eta 2025-2026 aldiran Donostia klima-aldaketaren aurrean egokitzeko neurriak landuko dituen lan-talde berri bat sortzeko proposamena.
Era berean, Batzorde Iraunkorrak Agustin Erkiziari egin zion ongietorria; Donostiako Udaleko Zientzia eta Ezagutzaren Departamentuko arduradun berria da Erkizia, eta bere gain hartuko ditu Estrategia Bulegoarekin eta Gizarte Kontseiluarekin lotutako zenbait lan-ildo.












