BERRIAK

Batzorde Iraunkorrak Gizarte Kontseilu dinamikoagoa eta parte-hartzaileagoa adostu du

Martxoaren 5ean izango den hiriko aholku organo gorenaren hurrengo bileraren edukia finkatu zuen Batzordeak.

Batzorde Iraunkorrak urteko lehen bilera egin zuen urtarrilaren 29an, hurrengo Gizarte Kontseiluaren deialdia eta edukia onartzeko asmoz.

Daniel Zulaikak, hiriko organo aholku-emaile goreneko presidente berriak gidatutatako topaketan, besteak beste, Gizarte Kontseiluari dinamismo eta parte-hartze handiagoa ematea erabaki zen.

Testuinguru horretan, martxoaren 5ean Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan Gizarte Kontseiluak egingo duen bileraren gai-zerrenda onartu eta 2020an egingo diren beste bi bileren dinamika finkatu ziren.

Dinamika horren berrikuntzen artean, Batzorde Iraunkorra osatzen duten hainbat pertsonek udal-ordezkarien aurrean egingo dituzten aurkezpen laburrak nabarmendu behar dira, ordezkatzen duten eremu bakoitzarekin lotutako gai eta arazo zehatzak eta zeharkakoak mahai gainean jartzeko xedearekin.

Funtzionamendu berri horren helburua da Gizarte Kontseiluari dinamismo handiagoa ematea eta bere lana erakundeen eta gizartearen aurrean ikusaraztea.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS