Izan ere, Gizarte Kontseiluak urtarrilean egindako bileran aurkeztu zuen dokumentua Jon Chavarri Udaleko Hirigintza zuzendariak, eta aurkezpenaren ondoren, bi asteko epea eman zitzaien kideei ekarpenak egiteko.
Batzorde Orokorrak asteartean egindako bileran, beraz, jasotako ekarpenak aztertu eta baloratu zituen, eta txosten bateratu bat egitea adostu zen. Txosten horretan Gizarte Kontseiluak HAPOan zehaztutako zazpi alorrei egindako proposamenak jasoko dira.