BERRIAK

Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorra Tabakaleran bildu zen

Tabakalera proiektuaren bilakaera ezagutzera emateko balio izan zuen, besteak beste, ohiko bilerak. Baita Gizarte Kontseiluaren akzio-ildoak eta lehentasunak ezarriko dituzten lan-taldeak eta hauek osatuko dituzten kideak eta gaiak proposatzeko balio izan zuen ere.

2014 urtean Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak erronka garrantzitsuei aurre egin beharko die, hala nola, organoaren kideen zabaltzea eta bere funtzionamenduan bizitasun handiagoa emango duten hobekuntzak abian jartzea.

 

Otsailaren 6ean izandako bileran, Ane Rodriguezek, Tabakalerako kultur zuzendariak, proiektuaren hurrengo pausoak eta aurre egin beharreko erronkak azaldu zituen.

 

Hiriarentzat garrantzitsuak diren proiektu estrategikoak ezagutzera emateko dinamika, 2014. urtean zehar mantenduko da, Batzorde Iraunkorra eta Gizarte Kontseilua lehen eskutik jaso dezaten hiriarentzat eta bere etorkizunarentzat ezinbestekoak diren gaien inguruko informazioa.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS