BERRIAK

Impact Hub Donostiak gidatutako The Break programaren formakuntza saio batean hartu du parte Estrategia Bulegoak

Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dagoen The Break: women entrepreneurship & internationalisation in Spain ekintzailetza erakartzeko programak bigarren edizioa jarri du abian. Programa honen bidez, EBn bizi diren 720 emakume ekintzaile etorriko dira aurten Espainiar estatura, eta beren negozioen garapenean eta ekintzailetzari lotutako beste arlo batzuetan formakuntza jasoko dute.

Programaren barruan, Donostia Impact Hubek 18 emakumez osatutako lehen taldea jaso du egunotan, eta 24 egunez, prestakuntza-, ekintzailetza- eta konexioa-prozesu bat egingo dute. Prozesu horren bidez, beren negozio-ereduak landu eta garatuko dituzte, tokiko errealitatearekin harremanetan eta sinergiak eraginez.

Programan parte hartuko duten emakumeek Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzarekin lotutako erronkari egin beharko diote aurre aurtengoan, ekonomia bidezkoagoa, berdinzaleagoa, parte-hartzaileagoa eta integratzaileagoa sustatzeko asmoz, pertsonak erdigunean jarrita. Horregatik, Donostiako Estrategia Bulegoak bilera bat egin du haiekin, hiriaren 2030 Plan Estrategikoaren bosgarren helburuari (oreka ekonomikoari) lotutako gidalerro nagusien eta hiriburutzaren balioen inguruan aritzeko.

Hala, Tabakaleran egindako topaketan, hiriaren errealitate sozioekonomikoarekiko interesa azaldu dute parte-hartzaileek, eta Donostiako problematika nagusien eta hiritarrek elkarrekin komunikatzeko dituzten topaguneen inguruan galdegin dute.

Beste bizpahiru astez luzatuko den egonaldian, partaideekin harremanetan jarraituko du Estrategia Bulegoak, beren proiektuak garatu ahala, aholkuak eta informazio zehatza eskaintzeko. Gainera, Gipuzkoako erakunde-sarearekin elkarlanean aritzeko eta sinergiak bilatzeko interesa duten erakunde, ekintzaile eta/edo pertsonei irekitako ekitaldietan parte hartuko dute datozen egunetan programako kideek.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS