BERRIAK

“Bere etorkizunari buruz hausnarketa egiten ez duten hirietan, ondorioak hiritarrek pairatzen dituzte” premisarekin abian jarri da CIDEU Biltzarra

 Donostiako alkatea den Eneko Goiak  kongresuaren inaugurazioan hiriak “ hiritarrekin eta ez hiritarrentzat” diseinatzeko eta kudeatzeko garrantzia azpimarratu zuen

Oronako egoitzan eman zaio hasiera gaur goizean CIDEU sareak antolatu duen “Hirien etorkizuna. Erronka nabarmenak” kongresuari.

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, inauguratu du 62 hiri -horietariko 42 Iberoamerrik- parte hartuko duten kongresu hau.

Goiak hiriak “hiritarrekin eta ez hiritarrentzat” diseinatu eta kudeatzeko garrantzia azpimarratu zuen, gizarte “kohesionatu” eta ez baztertzaile batean oinarritzen diren hiriak bermatzeko helburuarekin.

Ezin da ahaztu Donostiak klima aldaketaren ondorioak larriki sufritu dituela azkeneko urte hauetan, eta horregatik klima aldaketa honen kontrako borrokan biziki parte hartu nahi du, “etorkizuna gaurtik hasita” eraiki behar delako.

Karbono isuriak gutxitzea, etorkizunean izango diren jarduerei egokitutako garapen ekonomikoa bultzatzea edo zerbitzu jarduera berriak martxan jartzea lirateke, besteak beste, hiriek aurrera begira dituzten erronkak eta aldaketak.

CIDEUko idazkari orokorra den Maravillas Rojoren hitzetan “bere etorkizunari buruz hausnarketa bat egiten ez duten hirietan, ondorioak bere hiritarrek pairatzen dituzte”. Arrazoi honengatik, hiriak geroz eta konplexuagoak direlako eta elkarbizitza eta aniztasuna bermatu behar dutelako, kongresu honetan “anima” duten hiriei buruz hitzegingo dute herrialde ezberdinetatik etorritako ordezkariek, “aukerak partekatzea” posible den hirietaz, “balioak sortarazten” dituzten hirietaz.

Donostiako Estrategia Bukegoko zuzendari-koordinatzaileak, Kapa Kortak, “hiriekin eta hirietan” lan egiteko eta esperientzia ezberdinak partekatzeko gonbitea luzatu die gaur goizean Oronan Bildu diren guztiei.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS