BERRIAK

Oaxaca, planifikazio estrategikoarekin hitzordua

Oaxacako hiriak (Mexiko) CIDEUren Urteroko Topaketa hartuko du, maiatzaren 17a eta 19a bitartean. Topaketan “Elkarbizitzarako Mugikortasuna”ren inguruan hausnarketa egingo da, baita hiriek tokiko agendetan dituzten erronken inguruan ere.

Donostiaren izenean hiriko alkateak,  Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendariak, Kepa Kortak, hartuko dute parte.

 

Europa eta Hego Amerikako hogeitahamar hirik baino gehiagok izango dute hitzordua topaketa honetan. Bertan, hirien partehartzaileen proiektuak partekatuko dira, eta etorkizunari begira dituzten erronkei buruz eztabaidatuko da.

Eneko Goiak, sare honetako presidentea den neurrian paper garrantzitsua burutuko du biltzarrean. Felipe Alessandri,  Santiago de Chileko alkatea da presidente ordea.

Bestetik, Kepa Korta, Estrategia Bulegoko zuzendaria Donostiak mugikortasun esparruan duen estrategia azalduko du “Hiria pentsatu, gutxiago mugitu eta hobeto iristeko” izeneko mahai-inguruan.

Une ezinhobea, hirien arteko adiskidantzazko lotura sendotu, kezkak partekatu eta sarean lan egiteko.

 

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS