DONOSTIAKO PLAN ESTRATEGIKOA

Tamaina ertaineko Estatuko gainontzeko hiri gehienek bezala, Donostiak ere plan estrategiko baten alde egin du etorkizunari ahalik eta modurik onenean ekin ahal izateko.

Plangintza estrategikoko prozesuak abian jartzearen arrazoi nagusia egoera gatazkatsuei aurre egitea izan ohi da, batik bat geldialdi edo krisi ekonomikoak. 
Gure ingurune hurbilean, hala ere, krisi egoerak ez dira oro har horrelako prozesuak abian jartzeko arrazoi nagusia. Izan ere, nagusiki, arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlana bilatzea, jarduerak koordinatzea, etengabeko hobekuntza edo suspertze prozesuak bultzatzea izaten da horrelako prozesuak abian jartzearen atzean gurean.

ETORKIZUNARI AURRE EGIN

Hiriek etorkizunari aurre egiteko duten beharrari erantzuten diete plan estrategikoek. Horrenbestez, gakoa honako galderen erantzunean dago: «Norantz joan nahi dugu? Zer-nolako hiria izan nahi dugu etorkizunean?». 
Hori horrela, behin estrategia bat zehaztuta, behin zer-nolako hiri eredua nahi dugun adostuta, guztiok elkarrekin eta norabide berdinean egin behar dugu arraun ezarritako helmugara heltzeko.

Donostiak 2020. urteari begira izango duen E2020DSS plan estrategikoa ez zen hutsetik sortu, baizik eta 2010. urteari begirako lehendabiziko plan estrategikoa izan zuen oinarri. Hain zuzen ere, lehendabiziko planak berrikuntza eta ezagutzari askoz ere garrantzi gehiago ematen zizkion eredu baten aldeko apustua egiten zuen.

2010 Plan Estrategikoan jaso bezala, lehendabiziko planaren berrikuspen eta ebaluazio egin zen 2010-2020 eperako marko berria egiteko lanen lehen urrats bezala. Horrela, 2008ko azken hilabeteetan eta 2009ko lehendabizikoetan, krisi bete-betean, hasi zen sortzen Donostiako bigarren plan estrategikoa: E2020DSS.

Lehendabiziko plan estrategikoa ixterakoan, egindako bidearen balorazio positiboa egin zen, eta, horri esker, bigarren planak ordura arte egindako bidea jarraitzeko legitimazioa eskuratu zuen.

Hori horrela, E2020DSS Plan Estrategikoa agiri bizi gisa planteatu zen une oro, lehen planean ezarritako hiri ereduari jarraipena emango ziona baina aldaketetara egokitzeko gaitasuna izanez. Estrategia berriak, gainera, ongi garatu gabeko arloak zuzentzeko eta lehen planean behar bezala jasota ez zeudenetan sakontzeko beharra ere bazuen.

Horrenbestez, E2020DSS Plan Estrategikoa egiteko prozesuan Donostia bertako zein inguruko eragile ekonomiko garrantzitsuenen ekarpenak jaso ziren, bereziki funtsezkoak izan zirelarik Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatuaren eta batzorde sektorialetako partaideen eskutik jasotakoak.

LAU ARDATZ ESTRATEGIKOAK

E2020DSS estrategia honako lau ardatz estrategiko hauetan oinarritzen da:

Ardatz 1

DSSN DISEINATUA

Berrikuntza, Zientzia, Ezagutza, Sormena, Kultura, Gastronomia. Donostia,  etorkizuneko jarduera gisa ezagutza eta berrikuntzari lotutako hiri berria eraikitzen joan da.

Ardatza ikusi

Ardatz 2

PERTSONAK ETA BALOREAK

Etorkizuneko hiriak egungo Donostia errealitate egin duten bezalako pertsonak behar ditu. 
Hiritar arduratsuak, aktiboak eta garapen globalari begira prest daudenak eta balore eta kapital sozialean indartsua den hiriaren sorreraren bidez soilik egokitzeko beharra dutenak. Kooperatzen duten hiritarrak, antolatzen direnak, eta elkarbizitza eta proiektuak bultzatzen dituztenak, garapen etengabea eta jasangarria eraginez.

Ardatza ikusi

Ardatz 3

HIRI LOTUA

Modu globalean pentsatu, mugarik gabeko munduan, modu lokalean jarduteko, baina modu lokalean pentsatu globalki pentsatzeko, eszenatoki irekian.

Hiriak nazioarteko eszenatoki horri “konektatuta” egotea behar du, garraio eta telekomunikazio azpiegitura berriekin eta inguru metropolitarrarekin, “elkarlan adimentsua”ren eraikuntzaren bidez.

Ardatza ikusi

Ardatz 4

BIZI, GOZATU

Bizi kalitateak hirian dauka bere adierazgarri nagusienetakoa, baina badira jorratu beharreko erronka garrantzitsuak: hiri osoaren garapen orekatua, jasangarritasuna, merkataritza eta gertuko zerbitzuak, konektibotasuna, etxebizitzara sarbidea, aisialdia…eta hiri berrikuntza jorratzen jarraitzeko aukera, denboran zehar bere burua berrasmatzen jakin duen hiriaren ezaugarri gisa.

Ardatza ikusi

    Izena *

    Abizenak

    Email *

    Mezua *

    Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika eta zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira..

    PROTECCIÓN DE DATOS

    Según lo establecido en la vigente normativa de protección de datos, se informa que los datos personales que son recabados a través del presente formulario, serán tratados por el AYUNTAMIENTO DE SAN SEBASTIÁN, que actuará como Responsable del Tratamiento, siendo la información gestionada por FOMENTO DE SAN SEBASTIÁN. en su condición de encargado del tratamiento. La finalidad del tratamiento es la de tramitar y gestionar su solicitud de información y/o contacto a través del presente formulario.
    La base de licitud del tratamiento es el artículo 6.1.e) del Reglamento (UE) 2016/679 General de Protección de Datos (RGPD): el tratamiento es necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.
    No están previstas comunicaciones de datos a terceros salvo obligación legal, ni están previstas transferencias internacionales de datos.
    Los datos personales objeto del presente tratamiento se conservarán durante el tiempo necesario para cumplir con la finalidad para la que se recabaron y para determinar las posibles responsabilidades que se pudieran derivar de dicha finalidad y del tratamiento de datos. Será de aplicación lo dispuesto en la normativa de archivos y documentación.
    Podrá ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión, así como otros contemplados en la vigente normativa de protección de datos, cuando procedan, enviando un escrito al Servicio Udalinfo del Ayuntamiento de San Sebastián en C/ Ijentea 1, 20003 Donostia / San Sebastián indicando en el asunto Ref. Protección de Datos o a través de su Sede Electrónica.
    Si en el ejercicio de sus derechos no ha sido debidamente atendida o atendido, podrá presentar una reclamación ante la Agencia Vasca de Protección de Datos. Dirección: C/ Beato Tomás de Zumárraga, 71 – 3ª planta - 01008 Victoria-Gasteiz. No obstante, en primera instancia, puede ponerse en contacto con la persona designada Delegado/a de Protección de Datos de Donostia / San Sebastián: dbo@donostia.eus.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS