BERRIAK

Hiriko zentro teknologiko nagusiak E2030DSSren zientzia- eta berrikuntza-estrategian lan egiteko elkartu dira

Hiriko E2030DSSari lotuta, Donostiako Estrategiak bilera egin du Donostian egoitza duten puntako zentro teknologiko nagusien ordezkaritza batekin, hiriko Zientziaren, Berrikuntzaren eta Ezagutzaren egitura garatu eta sendotzeko estrategian lanean jarraitzeko. Donostiak bi hamarkadatik gora daramatza ildo horretan lanean, eta izen handiko enpresa, zentro eta ikertzaileen ekosistema garatu du; orain, Zientziaren Hiri gisa duen proiekzioa hobetu nahi du hiri, estatu zein nazioarte mailan.

Eneko Goia Donostiako alkateak, Fernando Cossío kimikari eta Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak, Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari gerenteak eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak hartu dute hitza bileran, hiriaren egungo errealitatearen berri emateko, indargune zein ahulguneak azalduz, eta, elkarrekin, estrategia komun bat lantzen jarraitzeko borondatea azaldu dute, alor ezberdinak, horien potentzialtasunak eta lankidetza publiko-pribatua sustatzeko asmoz. Gainera, Donostiako Udalak, Iñigo Herce komunikazio-arduradunaren bidez, Donostia Zientziaren Hiria markan lan egiteko beharraz hausnartu nahi izan du bileran.

Hitzorduan izan dira, besteak beste, Basque Quantum, BICGipuzkoa, Parke Gipuzkoa, BRTA, DIPC, CEIT, VIVE Biotech, CIC Biomagune, VICOMTECH, CIC Nanogune, Deustuko Unibertsitatea, BCC, Tecnalia eta BioGipuzkoa zentroetako zuzendariek, eta udazkenean bigarren saio bat egitea aurreikusi dute.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS