Helburu estrategikoak. E2030DSS
2030erako nahi dugun Donostia lortzeko lortu beharreko Helburu Estrategikoen multzoa jasotzen du dokumentuak.
Hiri gisa non gauden eta norantz goazen jakiten laguntzen digun diagnostiko estrategikoaren ondoren, posizionamendu estrategikoa eraiki da, eragileekin adostuz zein hiri izan nahi dugun, gure hiriari buruzko ikuspegia, eta horretarako helburu estrategikoak zeintzuk diren.
2030 Estrategiaren hamabost helburu horiek bost zutabe handitan kokatzen dira: izaera, oreka, hiria, lidergoa eta abangoardia, eta, oro har, gure hiriaren aldaketa, bilakaera, aurrerabidea eta gizarte-, ekonomia- eta lurralde-garapen iraunkorra eragin eta sustatu nahi dituzte, pertsonak erdigunean daudela.