BERRIAK

Gizarte Kontseiluak Donostiako 2030 Plan Estrategikoari buruzko saio monografikoa egingo du

Gizarte Kontseiluak aurtengo lehen bilera egingo du, eta hiriko 2020-2030 Plan Estrategikoari buruzkoa izango da oso-osorik.

Jardunaldia Lan Batzordeak Plan Estrategikorako azken hilabeteetan egindako hainbat bileraren ondoren iritsi da; bilera horietan, Plan berria diseinatzen aritu dira. Zehazki, prozesuan zehar, Estrategia Bulegoak “E2030DSS Diagnostiko Estrategikoaren” eta “Joeren analisiaren” aurretiko proposamena aurkeztu dio Lan Batzordeari. Bi dokumentuak 2030 Estrategiaren oinarri dira, eta horien gaineko hausnarketa eta AMIAren kontrastearekin batera, “Diagnostiko Estrategiko Arrunta” osatzen dute. Azken hori, hain zuzen ere, aurkeztuko da Gizarte Kontseiluak egingo duen hurrengo saio monografikoan.

Era berean, jardunaldiaren bigarren zatian, “Tailer-dinamika” bat egitea aurreikusten da, hiriko 2030 Estrategia zuzenean ezagutu eta ordezkarien ekarpenak sartu ahal izatearren.
Hitzordua otsailaren 18an, astelehenean, izango da 17:00etatik aurrera, Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan.

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS