BERRIAK

Donostia mugikortasun murriztua dutenentzat irisgarria da

Joan den maiatzean Consumer aldizkariak estatuko 18 hiriburu bisitatu zituen kalez kale hauen irisgarritasuna aztertzeko.

Txostenak hiru atal bereizi zituen bere ibilbidean eta azken emaitza begiratuaz Donostiak eta Iruñeak soilik lortu dute OSO ONDO bat.

Lehenengo hiriko zenbait kale zeharkatu ziren (Donostiako kasuan, Boulevarretik Easo plazara doan bidea), bigarrenik, garraio publikoko autobus bat hartu zen, ausaz, (Amara-Ospitaleak) eta azkenik igerilekua duen kiroldegi batera joan zen (Anoetako Paco Yoldira).

Donostiak OSO ONGI nota lortu zuen lehenengo bi eszenatokietan eta kiroldegian berriz, BIKAINA.

Donostia beste atal batean ere nabarmentzen da, hain zuzen ere udal eraikuntzen eta ekipamenduen irisgarritasunean. EUSTATen datuen arabera (2009) eraikuntza hauen erdia irisgarria da gurpil-aulkian eta bakarrik doan pertsona batentzat.

Ezin du gauza bera esan, txostenean aztertutako hiru hiritatik batek, oztopo arkitektonikoak baititu, eta irisgarritasun arazoak sortzen dituelako, kasu horretan kokatzen dira Sevilla, Malaga eta Bilbo, balorazio txarrenekin.

Espainiako Estatuan, herritarren % 6k pairatzen dute mugikortasunarekin zerikusia duen ezintasunen bat. EROSKI CONSUMERek jakin nahi izan du ea kolektibo horrek zer neurritan egin ditzakeen zenbait jarduera, ezintasunik ez duten pertsonentzat ohikoak izan daitezkeenak: autobusean bidaiatzea (zoriz hautatu dugu linea), hirian ibilbide bat egitea (20 minutukoa, gehienez ere), eta udal igerileku batean igeri egitea.

Horretarako, aldizkariko teknikariak Estatuko 18 hiriburu hauetan ibili dira maiatzean, gurpil-aulkian joan ohi den pertsona bati laguntzen: A Coruña Alacant, Bartzelona, Bilbo, Cadiz, Donostia, Gasteiz, Granada, Iruñea, Kordoba, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia, Valladolid eta Zaragoza.

Bisita horien osagarri, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonak biltzen dituzten hainbat elkarteren laguntza izan zen, besteak beste, Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkartea (ADEMGI), Ezintasun Fisikoa duten Pertsonen Arabako Elkartea (EGINAREN EGINEZ) eta Ezintasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (FEKOOR).

DONOSTIAKO KASUA

Txosten honen esanetan Donostia gurpil-aulkia duten pertsonentzat hobekien egokitua dagoen hirietako bat da. Hiriko kaleetan zehar eta autobuseko bidaiaren balorazioa OSO ONA izan zen eta igerilekuan duen kiroldegienarena berriz BIKAINA izan zen.

Donostiako bisita egin zutenean ADEMGI-ren (Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkartea) laguntza izan zuten. Hiru proba egin ziren: lehenengoa, Bulebarretik Easo plazaraino ibilbidea. Bigarrenik, Amara-Ospitaleak autobusean bidaiatu zen eta azkenik, Paco Yoldi igerilekura joan zen.

Hortaz, Donostia beste hirien gainetik kokatzen da irisgarritasunari dagokionez: bere balorazioa OSO ONA da beste hirien ez bezalako NAHIKOArekin.

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS