BERRIAK

Donostia, Euskadin aldaketa klimatikoaren aurkako laborategia duen lehen hiria

 

Estatu mailan aitzindaria den Sensornet Donostia proiektuak denbora errealean hiriko guneetan CO2 igorpenak neurtzea ahalbidetzen du. Fatronik-Tecnaliak sortutako sentsorearen bidez jasotako datuak Barcelona Supercomputing Center delakora (airearen kalitatearen motorizazioan eta aldaketa klimatikoan erreferentziazko Europako gunea) bidaltzen dira, aztertu eta ingurumenean duen eragina baloratu dadin.

 

Sensornet Donostia arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlanaren fruitua da. Donostiako Udaleko Berrikuntza eta Ingurumen departamenduak buru dituen proiektu hau, Donostiako Estrategia bulegoak koordinatzen du. Fatronick-Tecnalia eta Estudio Symbiotic-ek Ekonomia eta Enpleguaren estimulurako Espainiako Planaren finantziazioarekin exekutatzen dute.

Miramon Teknologia parkea, Kristina Enea parkea, Easo kalea eta Ategorrieta hiribideko hiri espazioetan, CO2 kontzentrazio mailak ezagutzea ahalbidetzen duten lehen datuak jasotzen ari dira.

Proiektu honen helburua kontsumoa eta portaera sozialaren arloan, ohitura jakin batzuk planetaren ingurumenean duten eraginaren inguruan sentsibilizatzea da. Horretarako, ingurumenaren gaiari dagokionez, informazio, komunikazio eta hezkuntza plataforma eskuragarri gisa balioko duen webgunea prestatuko da. Era berean, aldaketa klimatikoaren dimentsio zientifiko, sozial, ekologiko eta kulturalak aztertzeko hiri-laborategi sarea garatu eta sendotzea helburuen artean kokatzen da.

Donostia, estatu mailan Aldaketa Klimatikoari Aurre egiteko Plana (2008-2013) bultzatu duten lehendabiziko hirien artean dago eta Agenda 21aren Ingurumen Ekintza Planaren bidez, hiri ereduaren inguruko gogoeta estrategikoa planteatu zuen bere garaian.

Hiriak jasangarritasuna eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzaren alde egin duen apustu horretan kokatzen da hiritarren jarduerek modu nabarian aztertzea ahalbidetzen duen Sensornet Donostia.

Erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanak Donostia estatu osoan mota honetako ereduzko proiektu bat ezartzen duen lehen hiria izatea ahalbidetu du.

Sensornet Donostia Terrarespira proiektutik jaio da, aldaketa klimatiko globalaren hiri/laborategi sarea. Proiektu honen bidez lortzen diren emaitzek Donostiak bultzatu eta gidatzen duen ekimen honekin bat egin nahi duten hirietan erreplika izango dute.

           

 

NULL

Suscríbete a la newsletter

Protección de datos

    Nombre *

    Apellidos

    Email *

    Mensaje *

    Este sitio está protegido por reCAPTCHA y se aplican la Política de privacidad y los Términos de servicio de Google.


    IMPULSAMOS


    ALIANZAS