Tokioko Hiri Berpizkundeko Agentziaren (UR) ordezkaritza bat, Japonia Housing Corporation izenarekin 1955ean sortu zena hain zuzen ere, Donostiako Estrategia Bulegoan izan da gaur goizean, hiriaren eraldaketa eta hiriko hainbat eremutan egiten ari den lana bertatik bertara ezagutzeko. Kepa Korta Bulegoko zuzendariak eskaini dizkie xehetasun guztiak.
Agentziak, hain zuzen ere, bizitzako gizarte-arazoei aurre egiteko ekimenen inplementazioan lan egiten du, hala nola jaiotza-tasaren beherakada, gizartearen zahartzea, ingurumen-arazoak, hirien-birgaztetzea, etxebizitzen kudeaketa, etab. Hori guztia hiri erakargarriagoak biziberritzeko eta eraikitzeko eta nazioarteko lehiakortasuna indartzeko helburuarekin, besteak beste.
NULL